Obra eta mantentze-lan industriala

ANTIOn, espezializatuta gaude obra eta mantentze-lan industrialean, eta hala, industriak bere jardun onean behar dituen zeregin guztiak egin ditzakegu. Jardun berezi oso espezializatu horrek azterlan zehatza eskatzen du, planifikazio zaindua eta baliabideak optimizatzea; langile onak: beharrezko gaitasun teknikoak  dituztenak  eta esperientzia erakutsia dutenak era honetako lanetan.

Horrela, beharrezko lan guztiak egiten ditugu, oso edo zati, jardun industrialerako. Lursaila egokitu, lurrak mugitu, eta tartean zimendu eta egitura porlanezkoak, behar diren obra zibileko jarduketak arte. Hori guztia proiektuaren barruan.

Aipamen berezia egin nahi diegu azpiegitura obrei, industriak gure jarduketa-eremuan dituen ezaugarriengatik. Arlo horretan zimenduak egiten ditugu makineria industrialerako, eta horietan beharrezkoa da zehaztasun handia, baltsak, pozuak, zoladurak, labe-konponketak… Eta bezeroak lana egoki egiteko behar dituen egintza guztiak.

Horrela, enpresan bat gehiago gara gu. Gure bezeroaren proiektua gure proiektu egiten dugu, eta aholkua eta beharrezko diren soluzio teknikoak ematen ditugu, proiektuaren beharretara egokituta eta produkzio sailak edo lineak geratu gabe.

Eraikuntza eta urbanizazioa

Eraikuntza arloan ANTIOn proiektu handiak eta txikiak har ditzakegu, eraikuntza prozesuaren fase guztietan, lursaila prestatzetik estaldura egin arte.

Gure lanak seriotasunez eta arduraz egiten ditugu, eta hala, arreta pertsonalizatua eman dezakegu, bezeroaren beharretara egokituta, proiektuak dirauen bitartean.

Horretarako esperientzia handiko langileak dauzkagu eta gai gara bezeroari garantiarik onena emateko, planifikazioan, kudeaketan, segurtasunean, exekuzioan eta epeetan.

Eraikuntza proiektuak eta urbanizazio proiektuak batera egiteko dugun gaitasunari esker, soluzio integralak eskain ditzakegu eta beraz, arazorik ez da izaten exekuzioan, eta, ondoren egin beharrekoak gerta daitezkeen lanetan./span>

Birgaitzea eta erreformak

ANTIOn era guztietako erreforma partzial edo integralak egiten ditugu, eta, eraikin, etxebizitza eta lokalak birgaitzeko obrak ere bai.

Bezeroaren zerbitzura jartzen dugu proiektuaren gestio integrala, eta konpromisoa hartzen dugu guztiz garden izateko, egin beharreko lanen pauso guztietan. Hala, gure talde teknikoak azterlana egiten du aurreproiektua eta aurrekontua bideratzeko, eta bezeroak onartzen duenean, osorik arduratzen gara behar diren egintza guztiez: lizentzia eta baimenak tramitatzetik hasi eta obra burutzera bitarte. Eta uneoro bezeroari horren berri emanez, jakin dezan nola doan erreforma edo birgaitze proiektua.

Menua itxi